Rakugoak ezagutzeko eta euskaraz entzuteko aukera izango dute astearte arratsaldean, hilaren 24an, Zestoako Portale kultur elkartera joaten direnek; izan ere, 19:30ean hasita, Hiromi Yoshidak eta Azpeitiko Rakugo Taldeko Arantzazu Maizek, Maider Ibargurenek eta Axen Escaladak, Japoniako ahozko literatura tradizionalaren erakusgarri diren rakugoak edo ipuinak kontatuko dituzte Portalean. Japoniako kulturan oinarritutako ipuin-kontaketa tradiozanala da rakugoa, Emanaldia ikustera animatu nahi duen oro hurbil daiteke kultur elkartera, ekitaldi irekia izango baita.