Gaztetxoentzako mendi irteera prestatu du Agirok iganderako

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 19a

Gaztetxoentzako irteera izango da, eta parte hartzaileak 09:00etan irtengo dira Gurutzetik txangoa egiteko. Ertxiña, San Juantxo eta Aizarnatik igaro ostean, Zestoara itzuliko dira.

Agiro mendi elkarteak ikasturte berriko lehen mendi irteera antolatu du  iganderako, hilaren 22rako. Oraingoan, gaztetxoentzako irteera izango da, eta parte hartzaileak 09:00etan irtengo dira Gurutzetik txangoa egiteko. Ertxiña, San Juantxo eta Aizarnatik igaro ondoren, Zestoara itzuliko dira. Agiroko kideen arabera hiru ordu inguruko itzulia izango da, eta nahi duen oro anima daiteke. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide