Funky ikastaroa antolatu du Zestoako Ekain guraso elkarteak

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 18a

Urriaren 2an hasiko dira saioak Idiazpiko dantzalekuan, eta Ariane Aldalur izango da irakaslea.

Ekain guraso elkarteak funky ikastaroa antolatu du ikasturte berrirako. Dantza saioak L.H. 1 eta 3 bitarteko eta D.B.H. mailako ikasleei zuzenduta daude. Izena emateko epea zabadu dute dagoeneko, eta horretarako azken eguna irailaren 23a izango da. Ikastaroa urriaren 2an hasiko da, Idiazpiko dantzalekuan, eta saioak asteazkenetan egingo dituzte. Ariane Aldalur azkoitiarra izango da irakaslea, eta parte hartzaileek 22 euro ordaindu beharko dute hilero.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide