Zestoako Udal Liburutegi azpiko gimnasioa betirako itxiko dute ostiralean, hilak 20. Uztailean zabaldu zituen ateak herriko kiroldegi berrituak, eta Zestoako Udalak adierazi duenez, "indar guztiak" kiroldegi berria irekitzera bideratuko dituzte, "ahal bezain laster" irekitzeko prest egon dadin. Honenbestez, liburutegi azpiko gimnasioan orain arte izan ohi ziren kirol zerbitzuak eten egingo dira ostiralean.
Horrez gain, aste honetan izango da Zestoako Kirol Mahaia osatzeko lehen bilera. Ostegunean, hilak 19, izango da bilera, udaletxeko pleno aretoan.