Ortuak negurako prestatzen ikasteko tailerra eskainiko dute Iraetako baratze parkean

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 12a

Irailaren 18an, asteazkena, eskainiko dute ikastaroa. Saioa irekia izango da, eta baratze parkeko erabiltzaile direnek nahiz ez direnek har dezakete parte bertan.

Kutxa Ekoguneak ortuak negurako prestatzeko tailerra eskainiko du asteazkenean, hilak 18, Iraetako baratze parkean. Ikastaroa 18:00etan hasiko da.

Neguan baratzean sar daitezkeen barazkiak zeintzuk diren ikasiko dute ikastarora gerturatzen direnek. Edonork har dezake parte ikastaroan, baita baratze parkeko erabiltzaileak ez diren herritarrek ere, eta doakoa izango da. Tailerraz gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da, eta bertan baratzen inguruko aholkularitza zerbitzua eta plantel eta hazi ekologikoak izango dira, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide