Zestoako Agiro mendi klubak Pirinioetara ibilaldia antolatu du, irailaren 21-22 astebururako. Larunbat goizean abiatuko dira, eta bospasei orduko ibilaldia egingo dute, Aspe eta Ossau bailaretan barrena. Zeharkaldia egin ostean, aterpetxe batean lo egingo dute mendizaleek, eta igande arratsaldean itzuliko dira Zestoara. Interesatuek irailaren 18ra arte eman dezakete izena, 665 756 952 (Mikel Irure).