Festa eta giro ederra nagusi, Zestoako amabirjinetako Kuadrillen Egunean

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 7a

Amabirjin festetan murgilduta daude zestoarrak atzotik, eta gaurkoan Kuadrillen Eguna ari dira ospatzen. Goizetik izan da zer egin eta zertaz gozatu Zestoan, eta herritar ugari atera da kalera antolatutako ekintzez gozatzera. Eguerdi aldera parkour tailerra eta zirko tailerra izan dira frontoi zaharrean. Udaletxeko arkupean, berriz, paella txapelketa izan da. Kuadrilla ugari animatu da jai giro ederran jatekoa prestatzera, ondoren herri bazkarian jateko. Laranjadi plazan Nafar banderari gorazarre egiteko ekitaldia egin du Nabarralde fundazioko Urolakoen Napar Zuzterrak taldeak. 

14:30ean hasiko da Paella Txapelketako epaimahaia parte-hartzaileen jakiak dastatzen, eta ondoren jakinaraziko dute zein talde den aurtengo irabazlea. Bazkalostean jarraituko du festak.

Arratsaldeko egitaraua, hemen: 

17:00. Kuadrillen arteko jolasak, plazan.
18:00. Krono igoera gaztetxoentzako Lauiturrietatik.
18:30. XXI. Gipuzkoako Ardi Txakur Txapelketa. Peio Segurola eta Argi (Matxinbenta), Jose Luis Saizar eta Sai (Zarautz), Mikel Garaiar eta Argi (Narrondo), Jose Antonio Arrillaga eta Txiki (Elgoibar), Javier Gaztañaga eta Artzai (Antzuola), Peio Segurola eta Txiki (Matxinbenta).
20:00. Dj Davila, kalez kale.
23:00. Dj Davila, plazan.

Hona hemen gaur eguerdian Zestoan hartutako irudi bilduma. Arratsaldeko argazkiak, berriz, hemen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide