Iristear dira Amabirjin jaiak Zestoara, eta Urola Erdiko Mankomunitateak hainbat aldaketa iragarri du hondakinen bilketa sisteman. Bihar, ostirala, eta igandean goizez bilduko dituzte hondakinak; hain zuzen ere, herritarrek 09:00etatik 11:00etara bitartean utzi ahal izango dituzte horiek. Gainera, festak direla eta, Alde Zaharretik kanpo, ohiko tokian, jarriko dituzte edukiontziak.
Bestalde, ostiraletan kartoi bilketa egiten dute tabernetan eta saltokietan, eta bihar, jaien hasiera eguna izanik, 10:30ean egingo dute hondakin horien bilketa.