Odol emaileek txupinazoa botata hasiko dira bihar amabirjinak Zestoan

Mailo Oiarzabal 2019ko irailaren 5a

Astelehen iluntzera arte, ekitaldiz betetako jai egunak izango dituzte zestoarrek. Eraso sexistei aurre egiteko, ‘telefono morea’ martxan izango da jaiek irauten duten bitartean.

Aurreko asteburua ere festa giroan igaro ondoren, bihar eguerdian botako dute Zestoan aurtengo Amabirjin jaietako txupinazoa. Herriko odol emaileen elkartekoek piztuko dute suziria udaletxeko balkoian, eta hortik aurrera ekitaldiz betetako lau egunez gozatzen hasiko dira zestoarrak, astelehen iluntzera arte.

Aurten ere bi egunetan egingo dituzte zekorketak plazan, bihar lehendabizikoa eta igandean bigarrena, biak 18:00etan. Eta iaz bezala, zekorketen garaian gauzatuko dituzte Gurea Kultura egitasmoaren barruko ekitaldiak: bihar kontzertuak izango dira geltoki zaharrean, eta igandean murala margotuko dute Alonderoko aldapan. Larunbateko Kuadrillen Egunean ez dute hutsik egingo paella lehiaketak eta bazkariak. Amabirjin egunean, berriz, afizionatuen pilota jaialdia berreskuratuko dute aurten. Jaietako azkena, astelehena, Umeen Eguna izango da; eta horren barruan, festetako azken ekitaldia, zahagi dantza.

‘Telefono morea’, martxan

Eraso sexisten aurkako protokoloa martxan izango da jaietan Zestoan, eta horren barruan, estrainekoz, telefono morea deritzona ere bai.

Bargaztak talde feministak eta udalak elkarlanean prestatu duten ekimena da, "erasoren bat gertatuko balitz bertara deitu eta erasotua artatzeko". Aurrez auzoetako jaietan ere erabilgarri izan dute udalak helburu horrekin eskuratutako zenbakia. 615 76 89 80 da, hain zuzen ere, eraso sexistei aurre egiten laguntzeko jarri duten zenbakia, eta amabirjinek irauten duten bitartean egunero 24 orduz egongo da martxan.

Egitaraua

Hau da hilaren 6tik 9ra Zestoan izango duten jai egitaraua:

Bihar, ostirala
12:00. Odol Emaileen Elkarteak botako du txupinazoa. Ondoren, herriko bandaren, buruhandien, txistularien eta abarren kalejira.
12:30. Ustekabe txaranga.
16:30. Puzgarriak eta giza-futbolina, Kultur Etxearen aurrean.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00. Lehen zekorketa. Toreatzaileak: Joao D’Alva. Ordezkoa: Fernando Gonzalez Caballero. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
18:00. EH Sukarra eta Rukula taldeen kontzertuak, geltoki zaharrean, Gurea Kultura egitasmoaren barruan.
20:00. Tximeleta taldea, Laranjadi plazan.
22:00. Pilota jaialdia. Jaka – Bikuña / Etxeberria – Ladis Galarza. Altuna – Rezusta / Irribarria – Zabaleta.
23:00. Tximeleta taldea, Laranjadi plazan.

Etzi, larunbata
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:30. Parkour tailerra eta zirko tailerra, frontoi zaharrean.
12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga ariko da egunean zehar.
13:00. Nafar ikurrari gorazarrea Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin.
14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
17:00. Kuadrillen arteko jolasak, plazan.
18:00. Krono igoera gaztetxoentzako Lauiturrietatik.
18:30. XXI. Gipuzkoako Ardi Txakur Txapelketa. Peio Segurola eta Argi (Matxinbenta), Jose Luis Saizar eta Sai (Zarautz), Mikel Garaiar eta Argi (Narrondo), Jose Antonio Arrillaga eta Txiki (Elgoibar), Javier Gaztañaga eta Artzai (Antzuola), Peio Segurola eta Txiki (Matxinbenta).
20:00. Dj Davila, kalez kale.
23:00. Dj Davila, plazan.

Irailak 8, igandea. Amabirjin eguna
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin.
12:00. Meza nagusia.
12:00. Kutxa baten istorioa kale-antzerkia haurrentzat eta familientzat, Laranjadi plazan, Trotamundos konpainiak eskainia. Fidel eta Capulita bizitzan zehar kutxa batekin ibiltzen diren bidaiari, ameslari eta lagunak dira. Malabare pilotak, hula hoops-a eta kutxa dira erabiltzen dituzte umorezko zirku istorioan.
13:15. Zestoako bandaren kontzertua.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea, Miguel Andrades Alcantara. Ordezkoa: Mario Sanchez Rosado. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
18:00. Mural pintaketa Alonderoko aldapan, Gurea Kultura egitasmoaren barruan.
18:30. Afizionatuen arteko pilota partidak frontoi zaharrean: Olaizola – Salegi II / Odriozola – Alonso. Gurrutxaga – Aranguren / Adonis – Salegi I
19:00. Banda Erdikalean.
20:00. Joxe Mari Orbegozoren Dantzaki eskolako saloi dantzen erakustaldia, Laranjadin.
23:00. Olatz Salvador, Laranjadi plazan.

Irailak 9, astelehena
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Haurren udalbatzarra.
Ondoren, Erdikalean hasita, haurren udalbatzarekin, udaltzainekin, buruhandiekin eta abarrekin kalejira, Pasai txarangak lagunduta.
12:00. Umeek txupinazoa botako dute udaletxetik. Aldi berean, Pasai txaranga ariko da.
12:30. Lopeneren zezen bolaztatuak eta poniak, umeentzat eta gaztetxoentzat.
14:30. Umeentzat, gaztetxoentzat eta gurasoentzat bazkaria.
16:30. Altxorraren bila 3 urtetik gorako umeentzat eta gaztetxoentzat, Laranjadin. Umeen gunea, Eztiola kalean.
18:30. Apar festa, frontoian.
Ondoren, Zahagi dantza eta Pasai txaranga.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide