Zahagi dantzan parte hartzera gonbidatu ditu zestoarrak Itxaropenak

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 3a

Astelehenean, amabirjinetako azken egunean, egingo dute kalejira. Bihar, berriz, lehen entsegua egingo dute, Idiazpiko dantzako lokalean, 20:00etan.

2017an berreskuratu zuten eta aurten hirugarren aldiz aterako dute zestoarrek zahagi dantza kalera, Amabirjin jaien barruan, herriko Itxaropena dantza taldearen gidaritzapean. Zahagi dantzan ahalik eta herritar gehienek parte hartzea da, ordea, Itxaropenakoen asmoa, eta horregatik egin du deia dantza taldeak, 14 urtetik gorako herritar guztiak, "dantzan jakin edo ez", jaietako kalejira berezi horretan parte hartzera gonbidatuz.

Amabirjinetako azken egunean egingo dute aurtengo zahagi dantza ere, hilaren 9an, astelehenez; 20:00 aldera aterako da kalejira, udaletxe azpitik, eta kalez kale hainbat geldialdi eginez ibili ondoren, plazan egingo dute agurrekoa. Zahagi dantza prestatzeko lehen entsegua, berriz, bihar egingo dute Idiazpiko dantzako lokalean, 20:00etan. Parte hartu nahi dutenek bertara azaldu besterik ez dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide