Zestoako haurren antzerki tailerrean eman daiteke izena dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 3a

Eromen taldeak antolatu du eta 4 eta 15 urte arteko umeek eta gaztetxoek izango dute parte hartzeko aukera.

Zestoako Eromen antzerki taldeak haurrei eta gaztetxoei zuzendutako tailerra emango du ikasturte berrian ere, eta dagoeneko ireki dute izena emateko epea.

Hain zuzen ere, 4 eta 15 urte arteko umeek eta gaztetxoek dute antzerki ikastaroan parte hartzeko aukera. Mikel Ibarguren aktoreak gidatuko ditu astean behin eta ordubeteko iraupenarekin egingo dituzten saioak; antzerki jolasak eta gorputz espresioa landuko dituzte horietan.

Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, 670 453 456 telefono zenbakira deitu behar dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide