Jai giroan murgilduko da Zestoa asteburuan

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 27a

Larunbatean hasiko dituzte festak Zestoan, presoen eskubideen aldeko bazkariarekin eta Ondarbasoko Igoerarekin. Igandean, omenaldia egingo diete adinekoei, eta txistularien alardea izango da. Irailaren 6tik 9ra Amabirjin jaiak ospatuko dituzte.

Abuztua amaitzearekin bat, festa giroan murgildu ohi dira zestoarrak, eta aurten ere egitarau oparoa prestatu dute sasoi horretarako. Amabirjin jaiak irailaren 6an hasiko badituzte ere, asteburu honetan ere izango da zertaz gozatua herrian. Larunbatean, abuztuak 31, tradizio bilakatu den Ondarbasoko Igoera jokatuko dute, eta presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko herri bazkaria ere egingo dute. Igandean, berriz, adinekoak izango dira protagonista: izan ere, herriko adinekoei oroigarriak banatuko dizkiete. Gainera, egun berean, ohiko txistularien alardea egingo dute. 

Motorrak berotu ostean, irailaren 6an, ostiralez, botako dute amabirjinei hasiera emango dien txupinazoa. Aurtengoan, Odol Emaileen Elkarteko kideak izango dira egun horretan udaletxeko balkoira igotzeko ohorea izango dutenak. Ostiraletik aurrera, irailaren 9ra bitartean, gustu eta adin guztietarako aukera zabala izango da herrian: zezenketak, kontzertuak, haurrentzako ekintzak...

Hona hemen egitaraua, osorik:

Abuztuak 31, larunbata
11:00. Udako X. Gazteen Pilota Txapelketa.
14:30. Antton etxera. Preso, iheslari eta deportatuak kalera herri bazkaria plazan.
18:00. XXXIV. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.
20:00. Ondarbasoko Igoeraren sari banaketa, Laranjadin.
20:30. Zestoako Batukada.
23:00. Ezpalak, Niña Coyote y Chico Tornado eta DJ HGS, Laranjadi plazan.

Irailak 1, igandea
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:00. Meza nagusia.
13:00. Herriko adinekoei oroigarriak eskainiko dizkiete. Aurtengo omenduak Angela Aranbarri Elorza eta Jose Arizaga Larreategi izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 86 eta 87 urteko guztiei omenaldia egingo diete eta oroigarriak eskainiko dizkiete. Ekitaldia Idiakaitz txistulari taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.
14:30. Bazkaria Bainuetxean, Oñatiko Txomek alaituta.
19:00. Txistularien Alardea plazan. Parte hartzaileak Euskal Herriko 50 bat txistulari izango dira: Kantuban abesbatza (Zuz.: Jagoba Astiazaran); Metal boskotea; Alex Sardui; Xabier Saldias; Jagoba Astiazaran (pianoa); Aitor Furundarena (akordeoia eta ahotsa); Amaiur Caravajille (baxu elektrikoa); Iñigo Eskubi (gitarra); Iñaki Telleria eta Jexux Mari Garmendia (perkusioa); Eider Iraola eta Aizpea Aristi abeslari zestoarrak; Zestoako Itxaropena dantza taldea. Zuzendaria: Garikoitz Mendizabal Etxeberria

Irailak 6, ostirala
12:00. Odol Emaileen Elkarteak botako du txupinazoa. Ondoren, herriko bandaren, buruhandien, txistularien eta abarren kalejira.
12:30. Ustekabe txaranga.
16:30. Puzgarriak eta giza-futbolina, Kultur Etxearen aurrean.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00. Lehen zekorketa. Toreatzaileak: Joao D’Alva. Ordezkoa: Fernando Gonzalez Caballero. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
18:00. EH Sukarra eta Rukula taldeen kontzertuak, geltoki zaharrean, Gurea Kultura egitasmoaren barruan.
20:00. Tximeleta taldea, Laranjadi plazan.
22:00. Pilota jaialdia. Jaka – Bikuña / Etxeberria – Ladis Galarza. Altuna – Rezusta / Irribarria – Zabaleta.
23:00. Tximeleta taldea, Laranjadi plazan.

Irailak 7, larunbata
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:30. Parkour tailerra eta zirko tailerra, frontoi zaharrean.
12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga ariko da egunean zehar.
13:00. Nafar ikurrari gorazarrea Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin.
14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
17:00. Kuadrillen arteko jolasak, plazan.
18:00. Krono igoera gaztetxoentzako Lauiturrietatik.
18:30. XXI. Gipuzkoako Ardi Txakur Txapelketa. Peio Segurola eta Argi (Matxinbenta), Jose Luis Saizar eta Sai (Zarautz), Mikel Garaiar eta Argi (Narrondo), Jose Antonio Arrillaga eta Txiki (Elgoibar), Javier Gaztañaga eta Artzai (Antzuola), Peio Segurola eta Txiki (Matxinbenta).
20:00. Dj Davila, kalez kale.
23:00. Dj Davila, plazan.

Irailak 8, igandea. Amabirjin eguna
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin.
12:00. Meza nagusia.
12:00. Kutxa baten istorioa kale-antzerkia haurrentzat eta familientzat, Laranjadi plazan, Trotamundos konpainiak eskainia. Fidel eta Capulita bizitzan zehar kutxa batekin ibiltzen diren bidaiari, ameslari eta lagunak dira. Malabare pilotak, hula hoops-a eta kutxa dira erabiltzen dituzte umorezko zirku istorioan.
13:15. Zestoako bandaren kontzertua.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea, Miguel Andrades Alcantara. Ordezkoa: Mario Sanchez Rosado. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
18:00. Mural pintaketa Alonderoko aldapan, Gurea Kultura egitasmoaren barruan.
18:30. Afizionatuen arteko pilota partidak frontoi zaharrean: Olaizola – Salegi II / Odriozola – Alonso. Gurrutxaga – Aranguren / Adonis – Salegi I
19:00. Banda Erdikalean.
20:00. Joxe Mari Orbegozoren Dantzaki eskolako saloi dantzen erakustaldia, Laranjadin.
00:00. Olatz Salvador, Laranjadi plazan.

Irailak 9, astelehena
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Haurren udalbatzarra.
Ondoren, Erdikalean hasita, haurren udalbatzarekin, udaltzainekin, buruhandiekin eta abarrekin kalejira, Pasai txarangak lagunduta.
12:00. Umeek txupinazoa botako dute udaletxetik. Aldi berean, Pasai txaranga ariko da.
12:30. Lopeneren zezen bolaztatuak eta poniak, umeentzat eta gaztetxoentzat.
14:30. Umeentzat, gaztetxoentzat eta gurasoentzat bazkaria.
16:30. Altxorraren bila 3 urtetik gorako umeentzat eta gaztetxoentzat, Laranjadin. Umeen gunea, Eztiola kalean.
18:30. Apar festa, frontoian.
Ondoren, Zahagi dantza eta Pasai txaranga.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide