Amabirjinetako umeen eguneko bazkarirako txartelak salgai izango dira ostiraletik igandera

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 26a

Ostiralean, larunbatean eta igandean jarriko dituzte salgai Zestoako Amabirjin jaietako umeen eguneko bazkarirako txartelak, udaletxe azpian. Helduek hamabi euro ordaindu beharko dute bazkaria, eta zortzi urtetik beherako haurrek, sei euro.

Irailaren 9an, astelehena, izango da aurten Zestoako Amabirjin jaietako umeen eguna, eta urtero legez, aurten ere haurrentzat, gaztetxoentzat eta helduentzat bazkaria antolatu du Ekain guraso elkarteak. Ostiralean, larunbatean eta igandean izango dira bazkarirako txartelak salgai udaletxeko arkupeetan. Helduek hamabi euroren truke eskuratu ahal izango dute otordurako txartela, eta zortzi urtetik beherako haurrek, sei euroren truke. Paella, oilaskoa eta postrea egongo dira bazkarian.

Honako egun eta orduetan izango dira txartelak salgai udaletxe azpian:

  • Abuztuaren 30a, ostirala. 19:00etatik eta 21:00etara.
  • Abuztuaren 31, larunbata. 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
  • Irailaren 1a, igandea. 12:00etatik 14:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide