Jon Agirre (Arroabea, Zestoa, 1997) txirrindulariak mendiko saria eskuratu du gaur bukatu den Tour de l'Avenir-en. Mundu guztiko 23 urtez azpiko txirrindulariek parte hartzen dute proba entzutetsuan, eta Agirrek oso lan ona egin du bertan. Izan ere, bosgarren etapan zazpigarren eta seigarren etapan seigarren postuan helmugaratu zen; bi etapa horiek mendikoak ziren. Gaur egun, Baque-Ideus taldeko kidea da Agirre.