Presoen, iheslarien nahiz deportatuen eskubideen aldeko bazkaria antolatu dute beste behin Zestoan, eta aurten Amabirjin jaien atarian egingo dute. Abuztuaren 31n, zapatua, izango da, Preso, iheslari eta deportatuak kalera lelopean, eta dagoeneko jarri dituzte bazkarirako sarrerak salgai.
Bazkaltzeko sarrerakoak, txerri sahieskia, postrea, edariak eta kafea izango dira, eta menu begetarianoa ere eskainiko dute. Sarrerak herriko hainbat tabernatan eskura daitezke: langileek hamabost euro ordaindu beharko dute, eta ikasleek nahiz langabetuek hamar euro.