Zestoako Amabirjin jaietako paella-jana antolatzeko bilera egingo dute ostiralean

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 21a

19:00etan hasita egingo dute bilera, Kultur Etxean. Bileraren antolatzaileek azaldu dutenez, kuadrilla bakoitzeko arduradun batek joan beharko du hitzordura.

Amabirjin jaietan, kuadrillen egunean –irailaren 7a–, egingo duten paella-jana antolatzeko azken bilera egingo dute ostiralean, 19:00etan hasita, Kultur Etxean. Bileraren antolatzaileek azaldu dutenez, kuadrilla bakoitzeko arduradun batek joan beharko du hitzordura, eta hark bazkarira joango diren kuadrillako kideen kopurua eta dirua eraman beharko ditu; pertsonako bost euro ordaindu beharko da. Bileran kuadrilla bakoitzak egin beharreko lanen banaketa ere egingo dute, eta bertan eman ahalko dute herritarrek bazkaritarako izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide