Joan den asteazkenetik Amabirjin jaietan murgilduta izan dira aizarnarrak. Hiru eguneko festa giroaren ondoren, atzo, larunbata, agurtu zituzten jaiak. Azken eguna giro ederrean igaro zuten Aizarnan, eta oilasko biltzaileak izan ziren hitzordu nagusia. Gainera, paella txapelketa eta ondorengo bazkaria ere egin zituzten. Egunari emaiera emateko, Laiotz taldeak kontzertua eskaini zuen.
hona hemen atzoko irudi batzuk: