Irribarria eta Zabaleta Altunaren eta Rezustaren kontra ariko dira Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 17a

Datorren irailaren 6an, ostiralez, izango da pilota jaialdia Gurutzeaga pilotalekuan. Dagoeneko erreserbatu daitezke sarrerak; 30 euro balio dute horiek.

Irailean Amabirjin jaietan murgilduko dira Zestoan, eta hilaren 6rako, ostirala, pilota jaialdia antolatu dute. Ez dira nolanahiko pilotariak ariko berriki zaharberritu duten Gurutzeaga frontoian; izan ere, Irribarriak eta Zabaletak Altunaren eta Rezustaren kontra neurtuko dituzte indarrak. Lehen norgehiagoka, berriz, Jakak eta Bikuñak jokatuko dute Peio Etxeberriaren eta Ladis Galarzaren kontra.

Dagoeneko erreserbatu daitezke pilota jaialdirako sarrerak; hain zuzen ere, sarrerak eskuratu nahi dituztenek 634 43 47 42 telefono zenbakira deitu beharko dute (Maria Jesus). Pilota partidetarako sarrerak 30 euro ordaindu behar dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide