Festez gozatu zuten atzo Aizarnako umeek

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 17a

 Aizarnak jai giroan jarraitzen du. Umeen txanda izan zen atzo. Txikienek txupinazoarekin eman zioten hasiera egunari, eta ondoren krosa egin zuten. Ur jolasak eta bazkaria ere izan zituzten. Arratsaldean, berriz, Paxkualirekin jolasez, ginkanaz, txokolatadaz eta musikaz gozatzeko aukera izan zuten. 

Hona hemen gaur goizeko irudi batzuk:

Festak aurrera jarraitzen du, ordea, eta Amabirjin jaiei amaiera emateko, Oilasko Biltzaileen eguna egingo dute gaur Aizarnan. Hona hemen gaurko egitaraua:

Abuztuak 17, larunbata. Oilasko biltzaileen eguna

  • 08:00. Oilasko biltzaileen irteera.
  • 12:00. Paella lehiaketa. Zestoako txistulariak kalean zehar.
  • 14:00. Oilasko biltzaileen dantza plazan.
  • 14:30. Paella jana.
  • 16:00. Oilasko biltzaileek dantzan jarraituko dute.
  • 23:00. Laiotz taldearen kontzertua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide