Jaietan murgilduta dabiltza Aizarnan, eta festa giroak ez du etenik. Lehen eguneko txupinazoaren ondoren, Amabirjin eguna ospatu zuten atzo. Haurrentzat ikuskizunak, hamaiketakoak eta herri kirol saioa izan zituzten atzo.
Gaur, ostirala, umeen txanda izango da. Haurrek botako dute txupinazoa 11:30ean, eta ondoren, krosa, jolasak, txokolatada eta musika izango dira egun guztian zehar.
Hona hemen atzo Aizarnan hartutako irudiak: