Jaietan murgildu da Aizarna

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 15a

Atzo arratsaldean bota zuten Aizarnako Amabirjinetako txupinazoa, eta orduz geroztik festa giroa da nagusi bertan. Suziriaren ondoren, pilota partidak jokatu zituzten frontoian, eta jarraian, herri afaria egin zuten. Aurtengo afariaren gaia punk mugimendua izan da, eta aizarnarrak mozorrotuta irten ziren kalera. Egunarekin amaitzeko, DJ Davilak kontzertua eskaini zuen.

Argazkiak: Ion Egiguren

Abuztuak 15, osteguna. Amabirjin eguna

  • 18:00. Herri kirolak. Harri-jasotzaileak; Jagoba Otaegi eta Izeta III. Aizkolariak; Ugaitz Mugertza eta Jesus Mari Mujika.
  • 22:30. Eneko Arbeo eta Julen Badiola trikitilariak.

Abuztuak 16, ostirala. Umeen eguna

  • 11:30. Umeen txupinazoa.
  • 12:00. Krosa.
  • 13:00. Ur jolasak.
  • 14:00. Bazkaria.
  • 15:30. Paxkualin.
  • 16:30. Ginkana.
  • Ondoren. Txokolatada.
  • 19:00. Musika.

Abuztuak 17, larunbata. Oilasko biltzaileen eguna

  • 08:00. Oilasko biltzaileen irteera.
  • 12:00. Paella lehiaketa. Zestoako txistulariak kalean zehar.
  • 14:00. Oilasko biltzaileen dantza plazan.
  • 14:30. Paella jana.
  • 16:00. Oilasko biltzaileek dantzan jarraituko dute.
  • 23:00. Laiotz taldearen kontzertua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide