Irailaren 6an eta 8an izango dira Zestoako jaietako bi zezenketak

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 13a

Dagoeneko hasi dira zezen plazako eserlekuak-eta muntatzen. Irailaren 6an Joao d'Alva ariko da toreatzaile lanetan, eta Miguel Andrades hilaren 8an.

Irailarekin iritsiko dira Zestoara Amabirjin jaiak, eta dagoeneko zehaztu dituzte festetan izango diren bi zezenketen egunak. Hain zuzen ere, irailaren 6an, ostiralez, eta irailaren 8an, igandez, izango dira bi zekorketak.

Dagoeneko hasi dira zezen plazako eserlekuak-eta muntatzen, eta toreatzaileak ere jakinarazi dituzte: irailaren 6an El Juli Fundazioaren Zezen Eskolako ikasle Joao d'Alva ariko da, eta Miguel Andrades irailaren 8an (Ubriqueko Zezen Eskolako ikaslea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide