Asteazkenean hasiko dira Aizarnako Amabirjin jaiak

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 12a

Lau egunetan zehar ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute

Aizarna festarako prest dago. Asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean Amabirjin jaiak ospatuko dituzte. Lau egunetan zehar ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute. Jaiari hasiera emango dion txupinazoa 18:00etan botako dute, eta ondorengo egunetan, haurrentzako zein helduentzako jarduerak izango dira.

Hona hemen festetako egitaraua:

Abuztuak 14, asteazkena. Amabirjin bezpera

  • 18:00. Txupinazoa.
  • 18:30. Pilota partidak.
  • 21:00. Herri afaria: punky gaua.
  • 23:00. DJ Davila.

Abuztuak 15, osteguna. Amabirjin eguna

  • 11:00. Meza.
  • Ondoren. Hamaiketakoa.
  • 18:00. Herri kirolak. Harri-jasotzaileak; Jagoba Otaegi eta Izeta III. Aizkolariak; Ugaitz Mugertza eta Jesus Mari Mujika.
  • 22:30. Eneko Arbeo eta Julen Badiola trikitilariak.

Abuztuak 16, ostirala. Umeen eguna

  • 11:30. Umeen txupinazoa.
  • 12:00. Krosa.
  • 13:00. Ur jolasak.
  • 14:00. Bazkaria.
  • 15:30. Paxkualin.
  • 16:30. Ginkana.
  • Ondoren. Txokolatada.
  • 19:00. Musika.

Abuztuak 17, larunbata. Oilasko biltzaileen eguna

  • 08:00. Oilasko biltzaileen irteera.
  • 12:00. Paella lehiaketa. Zestoako txistulariak kalean zehar.
  • 14:00. Oilasko biltzaileen dantza plazan.
  • 14:30. Paella jana.
  • 16:00. Oilasko biltzaileek dantzan jarraituko dute.
  • 23:00. Laiotz taldearen kontzertua.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide