Zestoako tren geltoki zaharraren ondoko autokarabanentzako aparkalekua berriro "zabalik eta erabilgarri" dagoela jakinarazi du gaur udalak.
"Udaleko ordezkariek eta lur jabeek hainbat bilera egin dituzte eta aparkalekua irekitzea adostu dute. Elkarrizketaren bidez, eremu horren barruan zeuden arazoei konponbidea eman asmoz, aurreakordio bat lortu da eta dagoeneko zabalik eta erabilgarri dago aparkalekua", dio udalak, bere webgunean zabaldu duen oharrean.