Adonis Gelis zestoarrak eta Arangurenek irabazi dute Villabonako Santio Pilota Txapelketaren eskuzko binakako txapela. Herenegun jokatu zituzten txapelketaren finalak, Santio jaien barruan. Bear Zana pilotalekuan, palako, gomazko paletako eta eskuz binakako finalak jokatu zituzten, eta azken horretan 22 eta 11 irabazi zieten zestoarrek eta bere bikotekideak Urbietari eta Esnaolari.
Garaipen horri esker, gainera, VIII. Antton Pebet memorialean parte hartzeko txartela ere eskuratu dute Gelisek eta Arangurenek.