De Carajillos talde katalanak kontzertua emango du larunbatean, abuztuak 3, Zestoako Portale kulturgunean. 19:30ean hasiko da kontzertua, eta askotariko doinuak entzun ahal izango dira bertan, hainbat musika estilo uztartzen baitu De Carajillos taldeak; rumba, reggae eta ska musika, besteak beste.