Sahara Eguna ospatu zuten atzo Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 29a

Atzo, igandea, Sahara Eguna ospatu zuten Zestoan Wadna taldeak antolatuta, eta hainbat haur saharar eta elkartetako kide elkartu ziren bertan. Zestoako Udalak ongietorria egin zien herrira bertaratu zirenei, eta ondoren bazkaria egin zuten udaletxeko arkupeetan.

Sahara eguneko udaletxeko harrera, Zestoan. (Danbolin.eus)

Oporrak bakean egitasmoaren barruan, Sahara Eguna izan zen atzo, igandea, Zestoan. Zestoako Udalak harrera egin zien Arrasaten, Tolosan eta Larrabetzun dauden 60 haurri eta hainbat elkarteri udaletxean, eta Mikel Arregi alkateak haur sahararrei ongietorria emateaz gain, saharar herriari "elkartasuna" adierazi zion hitzartzean. Herrialdeak bizi duen "egoera gogorra" azpimarratu zuen Arregik, eta hainbat elkartek hango arazoa konpontzeko egiten duten lana goraipatu zuen.

Harreraren ostean, bazkaria izan zen udaletxeko arkupeetan, eta ondoren, haurrentzako puzgarriak izan ziren.

Danbolin.eus webgunean ikus daiteke Sahara eguneko argazki bilduma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide