Iban Pardori harrera egin diote Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 29a

Goizean Euskal Herriko Sega Txapelketa irabazi ondoren, arratsaldean herriko kirolaria zoriontzeko aukera izan zuten zestoarrek. Udaletxeko balkoitik, eskerrak eman zituen txapeldunak.

Bere kirol ibilbideko lorpen handiena erdietsi zuen atzo Iban Pardok: Euskal Herriko Sega Txapelketa irabazi zuen goizean, Asteasun, eta lorpenaren neurriko harrera egin zioten arratsaldean Zestoan.

Udalak egin zion harreran, herriko kirolaria zoriontzeko aukera izan zuten zestoarrek. Aitor Salegi zinegotziak bertsotan egin zion harrera udaletxeko balkoian, eta Mikel Arregi alkateak ere hartu zuen hitza Pardoren lana goraipatzeko. Udaletxeko balkoitik, txapela buruan zuela, eskerrak eman zituen Zestoako segalariak.

Harrerako argazki gehiago, Danbolin.eusen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide