Endoiara bideko Errotazar baserritik Iraetako bidegorrira arteko bide zatia ixtea erabaki du Zestoako Udalak. Izan ere, bidearen gainaldean dagoen pinudia botatzeko pistak irekitzen aritu ziren aurreko asteetan, eta harri batzuk erori dira bidera. Udalak azaldu duenez, gehiago erortzeko arriskua dago eta segurtasunagatik itxi dute bidea. Ez dute zehaztu noiz zabalduko duten berriz bidea.