Iban Pardo zestoarrak irabazi du Euskal Herriko sega txapelketa

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 28a

Iban Pardo zestoarrak irabazi du Euskal Herriko sega txapelketako finala. Gaur eguerdian jokatu da, Asteasuko Bulano baserriko belardietan. Pardok Julen Gabirondo faboritoari 2,5 kiloko aldea atera dio, eta hirugarren gelditu da Jokin Etxeberria. Segalari zestoarrak 3.806 kilo ebaki ditu, Gabirondok 3.803,5 kilo eta Etxeberriak 3.765 kilo. Laugarren Jon Otegi sailkatu da, 3.502 kilo ebakita.

Argazkiak: Ibon Errazu

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide