Atzo bukatu zen Moitan (Portugal) Esku Pilotako Konfederazio Internazionalak (CIJB) antolatutako Europako Junior Txapelketa, eta domina uzta politarekin itzuli da handik Naroa Agirre. Arroagoiko pilotari gazteak hiru domina eskuratu ditu txapelketa horretan 17 urtez azpikoen mailan, urrezkoa bata eta brontzezkoak beste biak.
Euskal Selekzioaren ordezkarietako bat izan da Agirre Portugalgo txapelketan, eta taldekideekin batera lortu du txapela janztea nazioartekoa deritzon modalitatean. Brontzezko bi dominak, berriz, pilota portugaldarra eta one-wall modalitateetan eskuratu ditu.