Santio egun betearen biharamunean ere jai giroan jarraitzen dute Arroagoian. Gaurkoan, Santa Ana eguna ari dira ospatzen auzotarrak, eta eguraldiak atzo bezala laguntzen ez badu ere, euriak ez du zapuztu festa. Meza Nagusiarekin hasi dute Santa Ana eguna Arroagoian, eta ondoren, Itxaropena dantza taldearen emanaldia izan da. Eguerdian, berriz, hamaiketakoa egiteko elkartu dira jubilatuak Herri-etxe elkartean, eta bingoan jokatzeko ere aprobetxatu dute tartea askok.
Arratsaldean jarraituko du festak auzoan. Izan ere, Txan magoak Inpernutik natorren artista bat naiz ni ikuskizun berria aurkeztuko du, eta 19:00etan, herritarren arteko kirol saioa hasiko da frontoian. Gauean, berriz, erromeria izango da Mugi pandero taldearen eskutik, eta Imanol Dj Pajaritok borobilduko du gaua.
Era berean, bihar eta etzi ere festa izango da nagusi Arroagoian, eta honako egitarau hau izango dute han elkartzen direnek:
Bihar, larunbata – Santa Ana bigarrena
12:00. Bizikleta proba: III. Igarategi igoera.
18:00. Asto probrak: Pello Etxabe eta Artabilla.
19:00. Umore bakarrizketak. Bakean dagoena bakean utzi binakako bakarrizketa
21:00. Gazte afaria 70eko hamarkadako janzkerarekin.
23:00. Saioa eta Maddalen trikitilariak.
02:00. DJ Kanuttoren emanaldia. Tartean, zumba emanaldia.Etzi, igandea. Umeen Eguna.
12:00. Haur eta gaztetxoentzat, Zurrumurruren eskutik Txapela buruan eta ibili zirkuan (Zirku animazioak, tailerrak eta jolasak, frontoian.
16:30. Ume jolasak eta txokolatada, plazan (izen-ematea, 16:00etan).
18:30. Leizarranen zezen txikiak eta poniak.
22:00. Arroako jaietako argazki proiekzioa, eliz atarian.
22:30. Erromeria, Irati eta Amets trikitilariekin. Tartean, otarraren zozketa eta IV. argazki lehiaketaren sari banaketa.
Ikusi gaur goizeko eta atzoko herri kirol saioko argazkiak, hemen:
(Argazkiak: Arroagoiko Jai Batzordea)