Santio-santanetan murgildu dira Arroagoian

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 25a

Arroagoiko auzotarrek hasi dituzte santio-santanak, eta igandera bitartean etenik gabe ospatuko dituzte festak. Atzo, asteartea, txupinazoa botatzearekin bat murgildu ziren jaietan, eta ondoren herri afarian elkartu ziren dozenaka lagun. Joxe Ramon Akulu eta Aitor Salegi bertsolariek girotu zuten afaria, eta segidan Izer eta Alabierren txanda izan zen. Izan ere, bi trikitilariek dantzan jarri zituzten auzotarrak, eta horiek goiz aldera arte luzatu zuten erromeria saioa.

Gaur, Santio eguna, festa egun handia dute Arroagoian. Mezarekin hasiko dute eguna, eta ondoren patata tortilla lehiaketa hasiko da. Idiakaitz txirulari taldea eta Zestoako albokariak ere kaleetan ibiliko dira, eta eguerdian sagardo lehiaketak hartuko du auzoa.

Ikusi festetako egitarau osoa eta atzoko argazkiak, hemen:

Uztailak 25, gaur – Santio Eguna

– 10:00. Meza.
– 11:00 Patata tortilla lehiaketa (tortilla 10:30erako Herri etxe elkartera eraman beharko da).
– 11:30. Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako albokariak.
– Jarraian. Sagardo lehiaketa. Partaideak: Olaberri, Azketa, Igartza-Haundi, Etxeberri, Zelaikua, Azketaerrota eta Haritza.
– 12:00. Esku pilota finalak.
– 18:30. Karmelo Matrakaren omenez Herri Kirol saioa: harri jasotzen erakustaldia. Aizkoran erakustaldia.
– 23:00. Elizagoien ahizpak trikitilariekin erromeria.

Uztailak 26, ostirala – Santa Ana Eguna

– 11:00. Meza Nagusia. Ondoren, Itxaropena dantza taldea. Jarraian, edadetuentzako hamaiketakoa Herri-etxe elkartean. Tartean bingoan jokatzeko aukera izango da.
– 17:00. Txan magoaren Inpernutik natorren artista bat naiz ni ikuskizun berria.
– 19:00. Herritarren arteko kirolak frontoian.
– 23:00. Erromeria Mugi pandero taldearekin. Jarraian, Imanol DJ Pajaritoren emanaldia.

Uztailak 27, larunbata – Santa Ana II

  • 12:00. Bizikleta proba III. Igarategi igoera.
  • 18:00. Asto probrak: Pello Etxabe eta Artabilla.
  • 19:00. Umore bakarrizketak. Bakean dagoena bakean utzi binakako bakarrizketa
  • 21:00. Gazte afaria 70eko hamarkadako janzkerarekin.
  • 23:00. Saioa eta Maddalen trikitilariak.
  • 02:00. DJ Kanuttoren emanaldia.Tartean, Zumba emanaldia.

Uztailak 28, igandea. Umeen eguna.
– 12:00. Haur eta gaztetxoentzat, Zurrumurruren eskutik Txapela buruan eta ibili zirkuan (Zirku animazioak, tailerrak eta jolasak, frontoian.
– 16:30. Ume jolasak eta txokolatada, plazan (izen-ematea, 16:00etan).
– 18:30. Leizarranen zezen txikiak eta poniak.
– 22:00. Arroako jaietako argazki proiekzioa, eliz atarian.
– 22:30. Erromeria, Irati eta Amets trikitilariekin. Tartean, otarraren zozketa eta IV. argazki lehiaketaren sari banaketa.

(Argazkiak: Arroagoiko Jai Batzordea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide