Saharako haurren festa egingo dute igandean Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 23a

Wadna taldeak antolatuta, Saharako haurrei ongietorria egingo diete iganden, Zestoan. 13:00etan, harrera egingo diete haurrei udaletxean, eta ondoren, bazkaria eta puzgarriak izango dira.

Saharako haurrak iaz Zestoan egindako festan.

Uda Euskal Herrian igarotzen ari diren Saharako haurrei ongietorria egingo diete Zestoan, datorren igandean, uztailak 28. Urtero bezala, Wadna taldeak antolatu du festa eguna, eta eguerdi partean hasiko dira ekitaldiak. 13:00etan, haurrei ongietorria egingo diete udaletxean, eta ondoren, 14:00etan, bazkaria egingo dute. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, puzgarriak izango dira.

Bazkarira joan nahi dutenek dagoeneko eskura ditzakete txartelak, Koiote tabernan. Haurrek hiru euro ordaindu beharko dute, eta sei euro helduek. Entsalada errusiarra, gisatua eta tarta izozkiarekin izango da bazkaltzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide