Ate irekien jardunaldia egingo dute astelehenean Zestoako kiroldegian

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 23a

17:00etan zabalduko dituzte kiroldegiaren ateak, eta herritarrek instalazio berrituak bisitatzeko aukera izango dute. 19:00etan, berriz, kiroldegiaren gaur egungo egoeraren gaineko azalpenak emango dituzte udal hautetsiek.

Zestoako kiroldegi berritua bisitatzeko aukera izango dute herritarrek datorren astelehenean; izan ere, udalak ate irekien jardunaldia antolatu du hilaren 29rako. 17:00etan zabalduko dituzte kiroldegiaren ateak, eta herritarrek instalazio berrituak bisitatzeko aukera izango dute. 19:00etan, berriz, kiroldegiaren gaur egungo egoeraren gaineko azalpenak emango dituzte kiroldegiko teilatuan eraikita dagoen terrazan. Herritarrek, gainera, ekarpenak egiteko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide