Jose Angel Amutxastegik irabazi du Zestoako Argazki Rallya

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 22a

F11 Argazki Elkarteak antolatuta, Zestoako Argazki Rallya egin zuten joan zen hilean, eta aurtengo edizioaren sariak banatu zituzten ostiralean. Jose Angel Amutxastegi argazkilariak jaso du aurtengo sari nagusia, herriko hainbat txokotan ateratako argazkiekin osatutako bildumagatik. Garaikurra eta 100 euro eman zizkioten donostiarrari sari banaketan; aurtengo edizioaren bigarren saria, berriz, etxean geratu da, eta Lander Zabalak eskuratu ditu sari horri dagozkion garaikurra eta 75 euroak; Fernando Moreno hirugarren sailkatu da, eta garaikurra eta 50 euro irabazi ditu hark. Herriko lehen ez saritua Erkaitz Regillaga izan da, eta gazteen mailan, Mikel Zabala gailendu da. Biek ala biek garaikur bana eta hogeita bosna euro eskuratu dituzte.

Honako hau da Amutxastegik aurkeztutako bildumako argazkietako bat:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide