Eneko Urkola zaldibiarrak eta Aiora Roteta alkizarrak irabazi dute Arroabeheko XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Gaur, igandea, arratsaldean jokatu dute txapelketa bost bikotek, eta epaimahaiak hala erabkita, Urkola eta Roteta izan dira nagusi. Horiek txapel bana irabazi dute.
Jendetza izan da Arroabeheko plazan txapelketa ikusten, eta bikoteak banan-banan igo dira agertokira. Txapeldunorde titulua Julen Labaka errezildarrarentzat eta Garazi Larrañaga azpeitiarrarentzat izan da.
Karmen festak azken txanpan dira dagoeneko; Auskalo taldearen kontzertu akustikoa izango da 22:00etan, eta ondoren, Karmentxuren agurra egingo dute.
Hona hemen, gaur arratsaldeko irudi batzuk: