Naroa Agirrek (Arroagoia, 2003) pilotako Europako Junior Txapelketa jokatuko du datorren astean. Moiran (Portugal) izango da Esku Pilotako Konfederazio Internazionalak (CIJB) antolatutako lehiaketa, hilaren 23tik 25era.
Euskadiko Euskal Pilota Federazioa (EEPF) CIJBeko kide da eta hamabost kirolariz osatutako selekzioarekin parte hartuko du joko zuzeneko pilota txapelketa horretan. Lehen aldiz, gainera, emakume pilotariak ere ariko dira euskal selekzioarekin, eta horietako bat izango da Agirre.
Europako zazpi selekziotako pilotariak lehiatuko dira astelehenetik ostegunera Moiran eta lau modalitatetan jokatuko dira partidak: llargues, nazioartekoa, one-wall eta pilota portugaldarra.
Atzo aurkeztu zuten Portugalera joango den euskal selekzioa, Elorrion (Bizkaia). Aurkezpenean izan zen Agirre (eserita, erdian, EEPF-ren beheko argazkian):