Asteazkeneko etenaren ondoren, indarberrituta berrekin diete gaur Arroabean Karmen jaiei. Jubilatuen Eguna dute gaurkoa, eta erretiratuen meza eta bazkaria izan dira eguerdi parteko hitzordu nagusian. Goizean, berriz, emakumeen pilota partidak jokatu dituzte pilotalekuan, eta ikusleen babes faltarik ez dute izan kirolariek.
Jubilatuek erromeriaz gozatzeko aukera izango dute bazkalostean, eta arratsaldeko beste hitzordua pilotalekuan izango dute berriro arroarrek; 19:00etan hasita, pala txapelketaren finala jokatuko dute bertan.
Gauean, berriz, azken urteetan karmenetan ohitura bihurtu den Bertsolari Gazteen Saioa izango da. Sei bertsolari hauek ariko dira kantuan, jaietako saioaren laugarren edizio horretan: Libe Goenaga (Getaria), Oier Etxeberria (Azpeitia), Julene Iturbe (Azkoitia), Mikel Iturriotz (Urretxu) eta Aitor Zubikarai (Itziar).
Bihartik iganderakoak
Gaurkoarekin, aurtengo Karmen jaietako azken lau egunak hasi dituzte Arroabean. Hau da bihartik igandera bitartean izango duten festa egitaraua:
- Uztailak 19, ostirala. Umeen eguna.
10:00. Ume jolasak. Ondoren, umeen bazkaria.
16:00. Puzgarriak, txokolatada eta apar festa.
20:00. Poteoa herritarren BTK batukadarekin. Jarraian, herri afaria.
23:00. Radio Rahim, Los Zopilotes Txirriaos eta Tirri & Tery taldeen kontzertuak.
- Uztailak 20, larunbata. Kuadrilen eguna.
10:30. Paella lehiaketaren hasiera.
14:00. Kuadrilen bazkaria.
17:30. Kuadrilen arteko jolasak Lopeneren zezenekin.
23:00. Gozategi taldearen eta DJ Bullen emanaldiak.
- Uztailak 21, igandea.
11:30. Idiakaitz txistulari taldea.
12:00. Meza nagusia. Ondoren, Lopeneren abereak.
18:00. XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo dastaketa eta pintxoak.
22:00. Auskalo taldearen kontzertu akustikoa.
00.00. Karmentxuren agurra.
Hemen, berriz, gaur goizeko eta eguerdiko argazki batzuk (egilea: Arroabeko Festa Batzordea):