Aire zabaleko zinema emanaldia izango da ostiralean, hilak 19, Zestoan. Hain zuzen ere, Zinea izarpean egitasmoaren barruan, Asterix: edabe magikoaren sekretua filma emango dute. Saioa 22:00etatik aurrera eskainiko dute, kiroldegiko aterpean, eta herritarrek filma doan ikusteko aukera izango dute. 2018an ekoiztu zuten Asterix eta Obelix marrazki bizidunetako pertsonaien film berria, eta abentura eta komedia uztartzen ditu.