Irailaren 7an, larunbata, ospatuko dute aurten Zestoan Amabirjin jaien barruko kuadrillen eguna eta, horren barruan, ohiko paella lehiaketa eta bazkaria. Azken ekitaldi horiek prestatzeko bilera deitu du udalak, hain zuzen, datorren astearterako, hilaren 23rako.
Kultur Etxean jarri dute hitzordua, 19:30ean; aurretik, 19:00etan, Festa Batzordearen bilera izango da toki berean. Ohar garrantzitsua ere egin dute bileraren deitzaileek: paella lehiaketan parte hartu nahi dutenek derrigor agertu behar dute astearteko bilerara, "bestela ez dute-eta parte hartzeko aukerarik izango" irailaren 7ko festan.