Zestoako Gurutze jubilatuen elkarteak antolatuta, Zahartzaroa gure herrian hitzaldia izango da bihar, asteazkena, jubilatuen aretoan. Honako bi gai hauek jorratuko dituzte solasaldian: batetik, sortu berri den 3Z taldearen (Zahartzaroa Zainduz Zestoan) aurkezpena egingo dute, eta bestetik, San Juan fundazioak esku artean dituen proiektuak azalduko ditu saioan. 19:30ean hasiko da hitzaldia.