Arroagoiko Santio-Santana jaietako afarirako txartelak salgai daude dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 12a

Uztailaren 24an hasiko dira Santio-Santana jaiak Arroagoian, eta egun horretan egingo den herri afarirako txartelak salgai daude dagoeneko, ohiko lekuetan. Hemezortzi urtez azpiko herritarrek hamalau euro ordaindu beharko dute afarirako txartela, eta gainontzekoek, 24 euro.

Arroagoiko jolas parkea eta, eskuinean, apaizetxea. (Mailo Oiarzabal)

Uztailaren 24an, asteazkena, hasiko dira Santio-Santana festak Arroagoian, eta dagoneko salgai daude egun horretan egingo den herri afarirako txartelak, ohiko lekuetan. Aitor Salegi eta Joxe Ramon Akulu bertsolariek eta hainbat trikitilarik girotuko dute afaria. 18 urtez azpiko herritarrek hamalau euro ordaindu beharko dute afarirako txartela, eta gainontzekoek, 24 euro. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide