Giro ederrean egin dute San Fermin txiki Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko uzt. 8a, 14:00

Zestoako udalekuetako haurrek eta gaztetxoek San Fermin txiki ospatu dute gaur, astelehena. Arropa zuriak eta zapi gorriak jantzi eta zezenen aurrean korrika aritu dira. Aurrez, pregoia irakurri dute bi herritarrek udaletxeko balkoian, eta bertaratu diren guztiek sanferminetako kantua abestu dute.

Hona hemen agurko argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide