Jantxik eta Kixkurrak irabazi dute Txokoko Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 5a

Zestoako Txokoko Txapelketako finalak jokatu dituzte gaur arratsaldean. Jantxi eta Kixkurra nagusitu dira final nagusian, eta hirugarren postua Aitzolek eta Urtzik eskuratu dute.

Gaur arratsaldean jokatu dituzte Zestoako Txokoko Txapelketako finalak. Hain zuzen ere, Jantxi-Kixkurra eta Ander-Hektor bikoteek jokatu dute final nagusia, eta partida estua izan bada ere, Jantxi eta Kixkurra gailendu dira. 25. tantora arte atzetik joan da bikotea, baina ezustean, aurrea hartu dio Ander-Hektor bikoteari. 

Final nagusiaren aurretik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu dute Aitzolek eta Urtzik Josuren eta Munoren kontra, eta Aitzol-Urtzi bikotea nagusitu da, 30 eta 25. Gainera, partaide guztien artean zozketa egin dute, eta Liher eta Jonek osatutako bikotea izan da zorteduna. 

Ikusi hemen gaur arratsaldeko irudiak:

[flickr_set id="72157709453650666"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide