Sute txiki bat izan da gaur, asteazkena, Arroabeko Bombas Azkue enpresan. 13:30 aldean jaso dute larrialdi zerbitzuek sua piztu dela zioen abisua, eta suhiltzaileen hainbat kamioi, anbulantzia bat nahiz Ertzaintza bertaratu dira gertaeraren tokira. Suhiltzaileek UROLA KOSTAKO HITZAri azaldu diotenez, makina baten aire xurgagailuak hartu du sua, eta enpresako langileek lortu dute sua kontrolatzea, larrialdi zerbitzuak iristerako. Suhiltzaileen esanetan, berehala itzali dute sua, eta ez da inor zauritu.