Arroabean ate joka dituzte karmenak, eta hango festa batzordeak prest du dagoeneko auzoko festen egitaraua. Hilaren 15ean, astelehenean, hasiko dira jaiak, eta auzotarrek sei egunetan etenik gabe ospatuko dituzte festak. Karmentxuri harrera eginez ekingo diete ospakizunei, eta hurrengo egunetan auzotar guztiei zuzendutako ekintzek hartuko dituzte kaleak. Izan ere, hilaren 16an Karmen eguna ospatuko dute, eta egun horretan ohiko saioak egingo dituzte auzoan. Ondoren, berriz, jubilatuen, umeen zein kuadrilen egunak ospatuko dituzte.
Ikusi festetako egitaraua, hemen:
- Uztailak 15, astelehena.
18:00. Karroza.
20:30. Txupinazoa eta Karmentxuren ongi-etorria.
21:00. Herri afaria.
23:00. Berto disko jartzailea.
- Uztailak 16, asteartea. Karmen eguna.
10:00. Umeen pilota lehiaketa.
12:00. Meza eta Zestoako dantzariak.
13:00. Triki-poteoa.
18:00. Patata tortilla lehiaketa.
19:00. Herri kirolak.
22:00. Anariren kontzertua.
- Uztailak 18, osteguna. Jubilatuen eguna.
12:00. Jubilatuen meza eta emakumeen pilota partida.
14:00. Jubilatuen bazkaria eta erromeria.
19:00. Pala txapelketako finala.
22:00 Bertsolari Gazteen IV. Saioa: Libe Goenaga (Getaria), Oier Etxeberria (Azpeitia), Julene Iturbe (Azkoitia), Mikel Iturriotz (Urretxu) eta Aitor Zubikarai (Itziar).
- Uztailak 19, ostirala. Umeen eguna.
10:00. Ume jolasak. Ondoren, umeen bazkaria.
16:00. Puzgarriak, txokolatada eta apar festa.
20:00. Poteoa herritarren BTK batukadarekin. Jarraian, herri afaria.
23:00. Radio Rahim, Los Zopilotes Txirriaos eta Tirri & Tery taldeen kontzertuak.
- Uztailak 20, larunbata. Kuadrilen eguna.
10:30. Paella lehiaketaren hasiera.
14:00. Kuadrilen bazkaria.
17:30. Kuadrilen arteko jolasak Lopeneren zezenekin.
23:00. Gozategi taldearen eta DJ Bullen emanaldiak.
- Uztailak 21, igandea.
11:30. Idiakaitz txistulari taldea.
12:00. Meza nagusia. Ondoren, Lopeneren abereak.
18:00. XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo dastaketa eta pintxoak.
22:00. Auskalo taldearen kontzertu akustikoa.
00.00. Karmentxuren agurra.