Jantxi-Kixkurra eta Ander-Hektor bikoteek jokatuko dute Txokoko Txapelketako finala

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 3a

Ostiralean, uztailak 5, jokatuko dute finala, 18:30etik aurrera, Zestoako frontoi zaharrean. Egun berean izango da hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida.

Txokoko Txapelketako finalerdi bateko irudia. (Danbolin)

Erabakita daude Zestoako Txokoko Txapelketako finalak. Hain zuzen ere, Jantxi-Kixkurra eta Ander-Hektor bikoteak iritsi dira txapelketaren azken muturrera. Asteartean jokatu zituzten lehiako finalaurrekoak: Jantxik eta Kixkurrak Aitzolen eta Urtziren aurka jokatu zuten neurketa, eta lehen bikoteak 30 eta 29 irabazi zuen lehia; bigarren finalerdian, berriz, Anderrek eta Hektorrek Munoren eta Josuren kontra neurtu zituzten indarrak, eta 30 eta 26 nagusitu ziren Ander eta Hektor. Lehen eta bigarren postuak erabakitzeko finala eta hirugarren eta laugarren postuak zehaztekoa ostiralean, uztailak 5, jokatuko dituzte, 18:30etik aurrera, pilotaleku zaharrean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide