560 ikusle inguru bildu ditu Zestoako Antzerki Asteak

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 1a

San Joan egunean hasi, eta joan den larunbatean amaitu zuten Zestoako Antzerki Astea. Eromen Produkzioakek antolatu du egitasmoa, eta taldea oso pozik dago ekitaldiek izan duten erantzunarekin. Guztira, 560 lagun inguru bildu dira Antzerki Astearen bueltan. Gainera, azken egunean, Eromen Awardsak banatu zituzten parte hartzaileen artean. 

Edizio honetan, lau obra taularatu dituzte. Bi ni haurren antzezlana, Eromen taldearen Florida kale antzerkia, Ainhoa Odriozolak idatzitako eta Amancay Gaztañagak zuzendutako Orlacen eskuak eta Ander Lipusek zuzendutako Zazpi senideko. Gainera, bi ekintza berri egin dituzte Antzerki Astearen barruan. Herri antzerkia, norentzat eta zertarako? Kultur-mahaiaren garrantzia mahai ingurua egin zuten ekainaren 27an, eta saioan, inguruko herrietako adituek parte hartu zuten. Horrez gain, antzerki ikastaro irekia izan zen ekainaren 29an, Amancay Gaztañagak gidatuta.

Hona hemen Zestoako Antzerki Asteko zenbait irudi:

(Argazkiak: Eromen eta Facebook)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide