Zestoarrak dagoeneko hasi dira amabirjinak antolatzen, eta joan den astean egin zuten festak antolatzeko lehen bilera. Aurten, irailaren 6tik 9ra izango dira amabirjinak, ostiraletik astelehenera bitartean.
Zekorketak ostiralean, irailak 6, eta astelehenean, irailak 9, egingo dituzte; Gurea kultura zezenketen alternatiba jaialdia eta pilota txapelketa ere, ostiralean izango dira. Paella Txapelketa, berriz, larunbatean, irailak 7, izango da. Jaien azken egunean, astelehenean, umeen bazkaria eta ekintza bereziak izango dira. Amabirjinak ofizialki irailaren 6an hasiko badira ere, abuztuaren 31n, larunbata, festa giroan murgilduko dira zestoarrak; Ondarbasora igoera eta txistularien alardea izango dira.
Jaien antolatzaileek adierazi dutenez, amabirjinak antolatzeko hurrengo bilera uztailaren 10ean, asteazkena, izango da, 20:00etan, Kultur etxean.